Actualidad

Hazitek 2022 deialdiaren II. Fasea zabalik

30/Iraila

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Hazitek 2022 deialdiaren II. Fasea argitaratu du, aurretik I+G proiektuak aurkeztu eta lehen Fasea gainditu duten Euskadiko enpresentzat. Fase honetan, hautatutako proiektuak finantzatzeko laguntzak esleituko dira.

Aurten Hazitek deialdiak 95.000.000 euroko aurrekontua du guztira; horietatik 45.000.000 euro izaera lehiakorreko proiektuak finantzatzera bideratuko dira, eta 50.000.000 euro izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera.

II. Fasera aurkezteko epea urriaren 21era arte egongo da zabalik. Eskabiderako sarbidea esteka honen bidez egiten da: egin klik.

Hazitek programaren helburua da eskualdeetako enpresei laguntzea ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egin ditzaten, zuzeneko dirulaguntzen bidez.

Gaztelaniaz irakurri